Buscar

Txartel bat (des)herrira (Tapa blanda co...

Txartel bat (des)herrira (Tapa blanda con solapas)

Título: Txartel bat (des)herrira (Tapa blanda con solapas)

Ihesi dabiltzanen istorioa da hau. Ibai ihesi doa, bere erabakiz. Peru, besteen erabakiz. Deserrian gurutzatzen dira biak, ezustean, aldatu nahi luketen iragan bat eta baldintzazko galderak bizi dituzten bitartean: zer gertatuko zen hegazkin haiek herria suntsitu ez balute? Zer gertatuko zen kotxea hartu ez banu? Maitasun istorio bat, paperezko hegazkinetan bidalitako hitzak, bizitzako erabakiak, 1937ko gerrako bonba hotsak, erruarekin pozoitutako oroitzapenak, haurren negarrak, inoiz kontatu gabeko sekretuak, berridatzi ezin diren iraganeko kapituluak... Horiek guztiek osatzen dituzte istorio honetako protagonisten bizitzak, orain, herrira itzultzea beren esku dagoela badakitenean. Ihesa, deserrotzea eta bertakotzea moduko gaiak lantzen ditu Garazi Goiak, prosa eder eta iradokitzailez idatzitako bere bigarren nobela honetan.

ISBN13: 9788490270653

Número de páginas: 186

Tienda Precio Enlace
El Corte Inglés 19,19€ Comprar